XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txarrantxa. 1. Sin.: Riostra. Egitura, armazoi edo angelu baten deformagaiztasuna segurtatzeko eginkizuna daukan pieza.

Lapranka jarrita joan ohi da normalean.

2. Sin.: Alanbre arantzaduna. Alanbre galbanizatuarekin bi alanbre txirikordatuz eta tarteka-tarteka material bereko punta zorrotzeko korapiloak sartuz egiten dena.

Alanbre-hesia egiteko erabiltzen da.

Txarrantxatu. Sin.: Riostratu. Txarrantxa bidez indartu edo eskoratu, hau da, trakziora lan eginez teilatuko tijera eta habez osatutako armaduretako piezak lotzeko eta deformatzen ez uzteko elementuak jarri.

Tximeleta. Bi behatzekin heldu eta eragiteko, bi aldetara belarri moduko hegal zapalak dituen azkoina.

Tximeneta. Ik. Beheko sua.

Tximinia. 1. Kebidea. Etxeko suaren keak hartu eta kanpora eramaten dituena.

Jeneralean eraikuntzaren teilatutik edo estalkitik ateratzen da kanpora.

2. Teilatutik gora ateratzen den tximini hodiaren tutu metaliko edo adreiluzkoaren zati horri ere esaten zaio tximinia.

Tximistorratza. Deskarga elektriko atmosferikoen kontra babesteko sistema; eraikuntza baten goreneko puntuan jarritako barra metaliko bat izaten da kable baten bidez lurrera konektatua egoten dena.

Sistema honek beregana erakartzen du tximista eta zuzenean lurrera eramaten du deskarga eraikuntzari kalterik ez diezaion eragin (eraikinetakoa); (instalazio elektrikoetakoa).

Txintxorra. Neurriz gutxi gorabehera 10 eta 20 mm-ren tartean sartzen diren elementuz osatutako legarra.

Txokoa. Angelua eratzen duten bi pareten barneko aldean geratzen den espazioa ertzetik hurbil.

Txorkoa. Landareei oinean eta bereziki zuhaitzei inguru guztian egiten zaien txokongunea, ureztatzerakoan botatako ura geraraziz landareek ur gehiago har dezaten egiten dena.

Txorrota. Ik. Kanila.

Txostena. Ik. Memoria.

Txukundegia. Ik. Garbigela.